Fagor Automation Umatirekin elkartu da, zeina VDW Makina-erreminten fabrikatzaileen elkarte alemaniarraren ekimen bat baita. Umatiren helburua da munduko estandar bat ezartzea makina-erreminten konektibitaterako eta, horretarako, OPC UA zehaztapen osagarri baten oinarritzen da.
Makina-erreminten sektorean ez dago lengoaia komun bat baino konexio hoberik; zenbat eta errazago izan informazioa trukatzea eta partekatzea, orduan eta efizienteagoak dira makinak. Lengoaia komun batek irtenbide bateratua ematen du CNCen familia oso batentzat eta horrek bermatzen du teknologia guztien konektibitatea.
Batera egindako ahalegin batean, 17 bazkidek eta VDWk Umati sortu zuten (makina-erreminten interfaze unibertsala). Interfazeak ahalbidetzen du makina-erremintak eta periferikoak bezeroaren IT ekosistema espezifikoetara konektatzea, erraz, seguru eta pitzadurarik gabe. Umati estandar ireki bat da mundu osoko makina-erreminten erabiltzaileentzat, eta etorkizuneko fabrikaziorako ahalmen berriak esploratzeko balio du.
Umati EMO konektibitatearen eskema
Ekimen honetan parte hartuta, Fagor Automationek bere CNCen konexio ahalmenak handitu ditu, orain OPC UA zerbitzari bat baitaukate, umati @EMO2019 zehaztapenaren arabera. Gainera, Fagor Automationek agintzen du bere bezeroei laguntza eskainiko diela Umati interfazearen bitartezko konektibitaterako.
Hannoverreko EMO 2019 azokan, Umatik interfazearen estandarraren erakusketa bat egingo du ekitaldi berezi batean. Bisitariek proiektu honen gaineko informazioa eskuratu ahal izango dute, 9 pabiloian, bai eta datuak kontrol panel batean era zentralizatuan bateratzen ikasi ere. Interfaze komunaren inplementazioak proiektuaren bazkideen standetan (beraien artean, Fagor Automation) esperimentatu ahal izango dira azokak irauten duen denboran, izan ere, makina eta kontrolagailu bat baino gehiago dute bazkide ugarietara eta Umatiren kontrol panelera konektatuta.
Umatirekiko konektibitatea sinplea eta segurua da, eta etorkizuneko industriara bideratuta dago. Umati interfazea duen edozein makina erraz konektatu daiteke aplikazioekin. Testuinguru horretan, Fagor Automationek aurrera jarraitzen du 4.0 industriaren esparruan, bere bezeroei eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzeko.
Etorri zaitez Fagor Automationen stand-a ikustera Hannoverrera, EMO feria internazionalera, 9 pabiloia G50 standa.