Fagor Automationek CIMT 2023 (Chinese International Machine Tool Fair) azokaren 18. edizioan parte hartu du erakusle gisa, apirilaren 10etik 15era, China International Exhibition Centerren, Pekinen.
Covid-19ak eragindako pandemiaren ondoren Txinan egindako munduko makina-erremintaren lehen azoka izanik, aurreko urteetan ikusi ez zen industriarekiko interesa hauteman da mundu osoan.
Txinako merkatuak interesa dauka Fagor Automationen
Fagor Automationek bere lidergoa sendotzen jarraitzen du nazioartean, CIMT 2023 bezalako munduko azoketan parte hartuta.
Standera etorritako bisitariek gehiago ezagutu ahal izan dituzte enpresaren automatizazio berrikuntzak, hala nola CNC sistemak –Quercus eta Optima– 3. serieko gama guztia, kaptazio sistemen UT serieko eraztun absolutuen gama berria eta Fagor Digital Suite digitalizazio soluzioa.
Gainera, berrikuntza esklusibo gisa, merkaturatu berri dugun HMIelite interfazea, hots, CNC erabiltzaileentzako HTML5 teknologian oinarritutako plataforma anitzeko interfaze berri bat, ere aurkeztu dugu azokan.
Gure Fagor Txina taldeak eta HQko komertzialek punta-puntako automatizazio soluzioak aurkeztu dituzte, eta standera hurbildu diren pertsona guztien kezkei erantzun diete. Edizio paregabea eta zirraragarria izan da, eta Fagor Automationek, beste behin ere, bere profesionaltasuna eta hurbiltasuna erakutsi ditu.
Fagor Txinaren 25. urteurrena
CIMT 2023 azoka amaitu ondoren, Fagor Automationek Txinan egindako jardueraren 25. urteurrena ospatu du Pekinen, apirilaren 16-17an.
Beijing Fagor Automation Equipment 1997ko martxoan sortu zen, eta, horrenbestez, 2022an, 25 urteko jarduera bete zuen herrialdean. Duela gutxi arte Txinan izandako pandemia dela-eta, urteurrenaren ospakizuna urte honetara atzeratu behar izan zen.
Herrialdean egindako 25 urteko jarduera eta garapenaren eraginez, Txinako Fagor Automationek hazten jarraitzen du. Ekialdeko herrialdean izandako hastapenean, 10 langile zeuden, eta gaur egun 70 pertsona daude Txinako taldean. Instalazioak ere berritu dira: lehen 200 metro koadroko espazioa zeukaten; gaur egun, berriz, 2.800 metro koadrokoa.
Txinako Fagor Automationeko langile guztiek eta haien senideek parte hartu zuten ospakizun ekitaldian.
Fagor Automationetik eskerrak eman nahi dizkiegu CIMT 2023 azokan Fagorren standa bisitatu duten eta Txinan zein nazioarteko gainerako ordezkaritzetan gure lanean sinesten jarraitzen duten bezero guztiei. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Fagor Txinan lan egin duten eta lanean jarraitzen duten langile guztiei eta haien familiei. Zuek gabe ez zen gauza bera izango.
Txinan lehen 25 urteak igaro ondoren, jarrai dezagun hurrengo 25 urteak eraikitzen!