Fagor Automationek Makina Erremintaren XIX. Kongresuan hartu du parte

Beste urte batez, Fagor Automationek “Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Kongresuan”hartu du parte. Kongresuaren 19. edizioa izan da eta Donostiako teknologia parkean ospatu da ekainaren 12 eta 14 artean.

Hitzordua bilgune aparta izan da, ikertzaile, enpresari, teknikari eta ikasleek ezagutza eta esperientzia partekatzeko metal-mekanika arloko fabrikazioaren azken teknologietan.

Jose Luis de la Peña (Aotek, Fagor Automationen ikerketa zentroa) inauguratu zituen saioak, “Makina handiak. Diseinua eta prezisioa” gaia hiru zati hauetan aurkeztuz:

  • Dimentsio handiko makina erremintetan posizionamendu prezisioa neurtzea.
  • Makina birtual baten garapena, tamaina handiko makina-erreminten analisi dinamikoa egiteko.
  • Laser bidezko mozketa makina baten diseinua eta martxan jartzea. Makina portiko erakoa da, buru-anitza eta dinamika handikoa.

Ostegunean, hilak 13an, Marcelino Novo, Fagor Automationeko I+G+i-ko zuzendaria mahai burua izan zen “Inteligentzia prozesu produktiboetan” mahaian eta Aotekeko beste kide batzuk ere hizlariak izan ziren.

Azken egunean, Kongresua saio berezi batekin itxi zen. Saioaren gaia “Berrikuntza negozio ereduetan” izan zen eta inguruko enpresetan egin diren dibertsifikazioaren esperientzia errealak aurkeztu ziren eta sari banaketa egin zen.

Ponentzia zientifiko –tekniko onena IK4-IDEKO-ko Alberto Mendikuterena izan zen eta saria Juan Carlos Izagirre, Donostiako alkatearen eskutik jaso zuen. Lazpiur Eraikuntza Mekanikotako enpresak IK4- TEKNIKERen kolaborazioarekin ponentzia berritzaileenaren saria jaso zuen, Andres Zabararen eskutik. Karrera amaierako proiektu onenaren saria, fabrikazio teknologiekin erlazionaturikoa EHUko Iñaki Arrigubietak jaso zuen, Oscar Usetxiren eskutik.