Martxoaren 6tik 11ra Fagor Automationek Taipeiko Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokan TIMTOS parte hartu du.
Mugak berriro ireki ondoren eta Covid-19aren ondoriozko berrogeialdi politika aldatu ondoren, Fagor Automationek azokan parte hartzeko aukera izan du, eta aste osoan automatizazio soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztu.
Azokan, mundu osoko Fagor Headquarterretako eta bulegoetako ordezkariak egon dira, eta berriro elkartu ahal izan dira Asiako, Ozeaniako, Europako, Ipar Amerikako eta beste herrialde batzuetako oraingo bezeroekin eta bezero berriekin.
Fagor Automationen nobedadeak Taiwango merkatuan
Fagor Automationek bere azken nobedadeak aurkeztu ditu TIMTOS azokan, eta azokako standa ikustera joan direnek honako hauek gehiago ezagutzeko aukera izan dute:
- Quercus eta Optima CNC sistemak
- 3 Seriea, gama handiko kaptazio sistema angeluarrak
- Eraztun absolutu optikoen familia – kaptazio katalogoan sartu den azkena
- Fagor Digital Suite – Digitalizazio soluzioak
Gainera, CNCrako HMIelite sistema berria izan da Fagor Automationen nobedade nagusia, gaitasun intuitibo, adimendun eta konfiguragarri berriak ditu-eta. HMIelitek erabiltzaileari laguntzen dio bideko mugarri bakoitzean, piezaren hasierako diseinutik pieza bukatzeraino, proiektu bakarretan zein serieko ekoizpenetan, arteka sinpleetan zein forma konplexuetan, eta makinaren konfiguraziotik programa gauzatzeraino. HMIelite-k hurrengo mailara eramaten du ekoizpena.
Espektatibak erabat gaindituta TIMTOSen
Aste bikaina izan da azokan. TIMTOSen egon den Fagor Automationeko lantaldearen esanetan, astea “sekulakoa eta berezia” izan da. Taiwanen presentzialki egoteko aukerarik gabe hiru urte igaro eta gero, lortutako emaitzek, bilerei eta kontaktu potentzial berriei dagokienez, Fagorren espektatibak gainditu dituzte.
GLOBAL INDUSTRIEn (Frantzia) ere egon gara
TIMTOSen (Taiwan) parte hartu dugun aste berean, GLOBAL INDUSTRIE azokan ere egon gara, Lyonen (Frantzia).
Fagor Automationeko lantalde osoak eskerrak eman nahi dizkie bi azoketan euren denbora erabiliz gure standak bisitatu eta egunerokoan egiten dugun lana babestu ere egin duten guztiei.
Jarraian, bi azoketako argazki galeria bat uzten dizuegu, laburpen gisa. Gure soluzioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen.