Fagor Automation Ergonomia prestakuntza indartzen ari da

 

Prestakuntzaren funtsezko helburua, Fagor Automationeko langile guztiengan oinarrian prebentzioa duen kultura aldaketa bat lortzea da, eta honela, ergonomia aktiboaren bidez, langileen lan baldintzak eta bizitza kalitatea hobetzea lortu nahi da.

Ekimena Fagor Automationeko Prebentzio Zerbitzuak sustatu du eta Athlon, S.Coopen kolaborazioa du. Enpresa honek, osasun programa eta ergonomian espezializatutako pertsonak ditu lanean. Formazio hau 2 ikuspuntutatik lantzen da.

  1. 1. Ergonomia aktiboa:

Parte-hartzaileek beraien bizkar hezurra zaintzen irakasten zaie eta oinarrizko baldintza fisikoak hobetzen ikasten da berariazko prestakuntzaren bidez.

Prestakuntza honek programa hasi aurreko errekonozimendu bat du barne eta baita jarraipen zehatz bat ere. Talde mailako ariketak eta ariketa indibidualak eta jarraipen saioak egiten dira (2 ordu astean, aukerakoak dira).

  1. 2. Lan- postuko ergonomia edo in situ ergonomia:

Gure lankideek beraien lana egiterakoak nola hobetu ditzaketen gauzak azatertu eta ikustarazi nahi izan da. Osasunarentzat kaltegarria izan daitekeen guztia zuzendu nahi izan da. Batek edo besteak egiten dutena konparatu da eta praktika osasungarrienak aukeratu dira: altzariak (mahaiak, aulkiak), lan eremuak, erabiltzen diren bitartekoak, ohiturak, posturak…

Fagor Automationek bazkideentzako prestakuntza hau eskaintzen jarraituko du oraindik parte-hrtu ez duten langileentzat. Aurten, 2012an, Usurbileko lantean bereziki landuko da gaia. Informazio zehatzagoa jaso nahi duena Alfonso Donnayrekin jarri dadila harremanetan.