Fagor Automation ECOGRAB europar proiektuan kolaboratzen ari da (Femtosegundu-laserrezko kodetzaileetan aplikatzeko diren difrakzio/polarizazio sareak grabatzeko sistema industriala) Industria 4.0 produkzio teknika garbi eta eraginkorrenetara egokitzeko.
Helburua da, “egungo fabrikazio sistemak, intentsiboki produktu kimikoak behar dituzte eta jasangarri eta erabilera anitzekoak diren ekoizpen metodo berriengatik ordezkatu nahi dira”, hori dio Yago Olaizola Elektronika ingeniaritzan doktoreak, CEIT-IK4 teknologia zentroan, proiektuko gainerako kideekin proiektuari hasiera emate edo kick off-aren ondoren.
Lana bost atazatan antolatuko da, eta atazak inplikatutako bazkideen artean banatuko da modu justuan, 4.0 industriara moldatu daitekeen kodetzaile optiko baten fabrikaziorako balio katea osatzeko: alde batetik, Madrileko Unibertsitate Konplutentsea (UCM) kodetzailea diseinatu, dimentsionatzea eta ezaugarritzeaz arduratuko da; bestetik, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (UPC) eta SnellOptics sistema optomekanikoen fabrikatzailea elkarlanean arituko dira prozesuen optikaren diseinua eta prototipoak egiten femtosegundo-laserrerako; eta, azkenik, CEIT-IK4 zentro teknologikoko laser taldeak femtosegundo-laser bidezko fabrikazio prozesuak osatuko ditu, bai eta diseinu mekanikoa eta integrazioa ere, lan horietan Fagor Automation-ekin batera arituta, prototipo berria balidatzeaz ere bera arduratuko baita.
Modu honetan, elementu kimiko hauek erabiltzen dituzten enpresa handietako prozesu fotolitografikoak, femtosegunduen laserrean oinarrituta dagoen ECOGRAB proiektuaren metodologiarekin ordezkatu ahal izango dira, osagai kimikorik ez duen teknika, eta beraz, ingurugiroarekiko adeitsuagoa.
Proiektu hauen finantzatzaileak izan dira, batetik, Ekonomiaren eta Lehiakortasunaren Ministerioa, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikorako 2013-2016 Plan Nazionalaren bitartez, eta, bestetik, Eskualde Garapenerako Europako Fondoa (FEDER)