- Fagor Automationek berrikuntza teknologikoaren apustua indartu du bere makinen konektagarritasuna garatzea bultzatuz, faktore gakoa da hori 4.0 Industrian.
- Proiektuaren helburua da, kooperatibak ekoizten dituen makinak hornitzea kontrol –interfaze erraz, pertsonalizatu eta konektatu batekin, teknologia irekiei esker.
- Proiektuak, gutxienez bi urteko iraupena izango du eta Informazio eta komunikazio eta industria sektoreko enpresen arteko elkarlana balioan jartzen du.
Fagor Automation hitzarmen estrategiko batera iritsi da Irontec, CodeSyntax eta IK4-Ikerlan -ekin, euskal kooperatibak etorkizuneko makinak ekoiztu ditzan.
Aliantza honek, gutxienez bi urteko iraupena izango du eta lau enpresen arteko sinergiak sortzen eta beraien arteko etengabeko ezagutza fluxu bat egotea lagunduko du. Pauso bat gehiago da enpresa teknologiko eta industrialen elkarlanarekin Euskadi Industria 4.0. -ren abangoardian kokatzeko.
Proiektua, garrantzi handikoa da Fagor Automationek berrikuntza teknologikoan egin duen apustuan, eta oinarrizko helburu du HMI -ren (Pertsona mkina interfazea) zati handi bat berregituratzea web teknologiarekin kontrol eta bistaratze sistemak errazagoa keta intuitiboagoak izan daitezen eta makinak urruneko edozein puntutatik kontrolatuak izan daitezen. Lehen pausu bat da etorkizuneko industrian.
Fagor Automation, munduko kooperatiba talde handienaren parte da, bere I+G garapena indartu egiten du horrela lankidetza eredu batekin, produktuen modernizatze jasangarri bat ahalbidetuz.
Web teknologia erabiltzailearen esperientzia hobetzeko
Erabiltzaile- interfazeek izan duten iraultza mundu digitalera eramatean datza, eta baita teknologiarekin hain ohituta ez dauden erabiltzaileen hurbilpen efektua ere. Guzti hori, ingurune industrialera eta makinen kontrol interfazera egokituta dago eta modu horretan lortzen da erabilera askoz errazagoa eta intuitiboagoa izatea.
Web teknologia bidezko makinen egokitze horrek hiperkonektagarritasuna erraztuko dio munduari eta urruneko kontrola ahalbidetuko tableta edo mugikor bidez munduko edozein kokapenetatik.
Oraingoan Fagor Automationek apustua estandar eta teknologia irekietan egiten du ardatz erraztaile bezala negozioaren etorkizuna finkatzeko.
Mundu mailako liderra makina erremintaren sektorean
Fagor Automation makina erremintaren sektorean, liderretako bat da makinen automatizazio eta kontrolerako produktuen garapen eta fabrikazioan. Urtean 61 milioi euro fakturatzen ditu eta kooperatiba nazioartekotzean murgilduta dago; berrogei eta hamar herrialde baino gehiagotan dago Asia, Amerika Eta Europan eta ia 600 pertsonari ematen dio lana.