Milanen egingo da urriaren 5etik 10era EMO 2015 -en hurrengo edizioa, fieramilano azoka eremuan. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMOk (Makina Erremintako Industrien Europako Elkarteak) sustatutakoa da eta bi urtez behin ospatzen da Hannover eta Milanen.
Aurreko edizio italiarraren emaitzek erakusten digute (EMO MILANO 2009) atzeraldi- urtea izanagatik ere, ekitaldia gai izan zen zailtasunei modu positiboan erantzuteko eta nazioarteko beste erakusketa batzuen gainetik mantendu zuen bere posizioa.
Fokua eskuragarri dagoen makina-erremintako eskaintza zabalean egongo da. Eskaintza hori gai da metaleko lan sistemen sektore nagusienetako erabiltzaileak erakartzeko, eta noski, Fagor Automationek leku nabarmena izango du bertan.
Fagor Automation mundu mailako erreferentea da diseinuan, garapenean eta automatizaziorako produktuen fabrikazioan eta 120m-2ko stand batean bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu CNC eta kaptazio sistemetan.
Fagor Automationeko standeko izarretako bat CNC 8065 izango da. CNC hau, abiaduran eta doitasunean exijentzia altua duten makinei soluzioak emateko diseinatu da. EMO 2015en, bisitariek hainbat erakustalditan parte hartu ahal izango dute eta Fagor Automationek Ivrean duen teknologia zentroko adituek, azken belaunaldiko CNCen funtzionamendua eta operatiba erakutsiko dute.
Fagor Automationek kontakturik gabeko enkoder lineal absolutuen gama berriak aurkeztuko ditu konexiorako interfaze digital ezberdinekin. bereizmen nanometrikoarekin eta formatu ezberdinetan bezeroen aplikazio eta beharretara egokitzeko. CNC makinen enkoder lineal absolutu itxiei dagokionez eta doitasun handiko aplikazioei dagokionez, eskaintza modernoagoak diren eta hobekuntza mekanikoak aplikatu zaizkien produktu familia berriekin handitu daiteke.
Bisita gaitzazu EMO 2015 Milanen. Eraikina – 3, Standa F12