Bihar, otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta Fagor Automationek gaur ospatu du egun berezia.
2022an bezala, aurten ere Arizmendi Ikastolako 16-17 urte bitarteko 28 neska izan ditugu Fagor Automationeko Eskoriatzako eraikinean. Helburua da batxilergoan dauden neska gazteei Fagor Automationen egiten dugun lana zein den helaraztea, zientziaren eta teknologiaren esparrura emakumeak erakartzeko eta gizonezkoen gaitasun berak dituztela sinestarazteko, berdintasunaren aldeko urratsak egiten jarraitzeko asmoz.
Horretarako, Fagor Automationen lanean ari diren hainbat emakumek industria munduan izaten ari diren esperientzia partekatu dute, haien egunerokotasuna zein den erakutsiz. Izan ere, Fagor Automationek AOTEK, teknologia ikerkuntza zentroa du, 2002an sortu zena. Zentro horrek Fagor Automationen garatutako produktuetan integratzen diren optika eta automatizazio teknologia garapenak egitea du helburu, baita eskualdeko, Estatuko eta Europako lankidetza-proiektuetan parte hartzea ere. AOTEKen 26 langilek jarduten dute lanean, eta horietatik 8 dira emakumeak.
Mila esker I+Gko Software ikerlari Lorena Martinezi, I+Gko Hardware ikerlari Maria Nafarrateri, prozesu eta negozioko kalitate teknikari Uxue Urbizuri, I+Gko ingeniari mekaniko Ainara Elorzari, eta prozesuak industrializatzeko teknikari Zuriñe Garitaonandiari; beren esperientzia ikasleekin partekatzeagatik.
Berdintasun Batzordea
Fagor Automationek 2017an osatu zuen lehen aldiz Berdintasun Batzordea (BerBa). 9 partaidek osatzen dute, eta kooperatiba osoa ordezkatzen duen batzordea da.
Azken urteetan, berdintasunaren aldeko neurriak hartzen eta eraldaketak lantzen joan da Fagor Automation, eta, horrez gain, 2017az geroztik batzordean berregituraketa bat ere egin da, lantegiko partaide berriak batuz, egungo egoera eta erronketara moldatzeko helburuarekin.
Batzordea kudeaketa sozialeko ordezkaritza zabalak, Fagor Taldeko Kontseilu Sozialeko ordezkariak eta Kontseilu Orokorreko ordezkariak osatzen dute batzordea, eta genero berdintasuna sustatzeko ekimenak eta dinamikak lantzen dira bertan urte osoan zehar.
Fagor Automationek, eskerrak eman nahi dizkie Arizmendi Ikastolako ikasleei, baita ikastetxeko arduradunei ere, emakumea industriara hurbiltzeko egiten duten lanagatik.