Hortzen sektorera bideratutako makinen mekanizatuak garatzeko helburuarekin, Berthoud eta Llaurent jaunek ( SESCOIko CAD-CAM sistemetan adituak), elkartu egin dira Bethoud CNC enpresa sortzeko.
Biek daukaten esperientziarekin, hotz-protesiak ekoizteko bost ardatzeko lehen makina azkar batean garatu zuten. Lehenengo makina honek ez zuen denbora asko behar izan berrikuntzako sari bat lortzen eta lehenengo erosle bat bilatzen. Honela, bi lankideen arteko lanaren kalitate ona eta dinamismoa baieztatzen da. 5 ardatzeko makina RTCParekin FAGORen CNC8070 batekin egituratu zen. FAGOR Frantziako ekipoaren laguntza izan zuten makina abiarazteko eta interfaze berezi baten garapena egiteko. Interfaze erabilerraz honi esker, makinaren erabilera sinplea eta ergonomikoa da eta protesi egileek ez dute zalantzarik berau eskurako. Horren adierazlea da, 5DTX deituriko hiru makina berri fabrikatuko direla.
BERTHOUD jaunak esperientzia aparta hau aipatzen du: “gure lehenengo bezeroa, produkzio zentro garrantzitsu bat, oso pozik dago makinarekin, izan ere, bezero guztiak bat datoz, makinarekin lortzen diren protesien akaberaren kalitatea nabarmentzekoa da. Kalitate hau diseinu mekaniko zorrotz bati esker lortzen da, baina baita FAGOR Automationek bost ardatzeko aplikazioetan erakusten duen trebeziagatik. FAGOR Automationeko ekipoak garatutako interfazeak abantaila bat du, izan ere kontrol digitalei buruzko ezagutza berezirik izan gabe ekoiztea ahalbidetzen du. Elkarlan estuaren emaitza arrakastatsua izan da.
5DTX-aren funtzio nabarmenenak nagusiki hauek dira
- 2 aldatzaile 10 erremintakoak espazio txiki batean.
- 8 diskoren kudeaketa
- Erreminta kalibratzailea eta disko kalibratzailea.
- Erabilitako erreminten aldaketa automatikoa
- …