2017ko Ekainean, 1.go aldiz eratu zen Fagor Automationeko Berdintasun Batzordea (BerBa). Batzordeak kooperatiba osoa ordezkatzen du eta baita ere arlo honetareko funtsezkoak diren hainbat sail. Lehenengo diagnosi azkar bat burutu ondoren, 2018-ezkeroztik, helburu eta ekintza konkretu batzuk markatuz, pausoz pauso lanean ari gara.
Gaur hiruhileroko informazio-buletina berri hau aurkezten dizuegu, lankideekiko gertutasuna edukitzeko, eta bestetik batzordean aztertu, ikasi eta erabakitzen diren ekintzen berri emateko. Lehenengo honetan, definitu ditugun helburuak zeintzuk diren kontatu nahi dizuegu eta baita ere lanean ari garen eremu nagusi eta ekintza esanguratsuenak aurkeztu. Horrela denon artean berdintasunaren alorrean aurrerapausoak eman ditzagun. Besterik gabe, boletin hau zuen intereskoa izango delakoan, agur bat.
BerBa (Berdintasun Batzordea)