Azaroak 25 data esanguratsua da, hain zuzen, Emakumeen Kontrako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.
Horregatik, Berdintasun Batzordetik ekitaldi bat antolatu genuen Fagor Automation-eko lankideentzat.
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregarai gonbidatu genituen “LUZE edo MOTZ” ikuskizuna ematera. Saioa zuzenean edo streaming bidez ikusteko aukera egon zen. Idoiak eta Mirarik bakarrizketa edo “bikarrizketa” honetan generoa hartu zuten umoregai, gure gizartea zertan geratzen den luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izan zituzten hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen aritu ziren.
Ikuskizuna Fagor Taldera ere zabaldu genuen, izan ere, data honen harira talde guztian antolaturiko ekintza bakarra izan zen.
Oso saio umoretsua izan zen, eta bertaratutakoek barre asko egiteko aukera izan genuen. Guztira 20 lagunek parte hartu genuen zuzenekoan, eta streaming bitartez 5 bat lagun konektatu ziren. Bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenek, esteka honetan klik eginez, ekitaldiaren zati batez gozatu ahal izango duzue. Animatu, merezi du eta!
https://vimeo.com/656941765/31a9c7778b