Atzera kontaketa hasi da TIMTOS azokan

Hasi da atzera kontaketa! Fagor Automationek CNC ahaltsu eta berritzaile baten mundu mailako lantzamendua egingo du TMTOS azokan. Gainera, neurketa sistemetan azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu.

Fagor Automationek TIMTOS azokan hartuko du parte martxoaren 5etik 10era bitartean Taipein, Taiwanen. Bi urtean behin egiten den erakusketa hau nazioarteko erosleentzat arreta gune bilakatu da eta Fagor Automationentzat hitzordu garrantzitsua izango da.

Guztira mundu mailako 950 erakusketari bilduko direla kalkulatzen da eta horien artean dago Fagor Automation, 80 m2 baino gehiagoko stand batekin eta bertan erakutsiko ditu bere azken berrikuntza teknologikoak.

TIMTOSen inaugurazioa CNC ahaltsu eta berritzaile baten mundu mailako lantzamenduarekin batera egingo da. CNCaren ezaugarria erraztasuna da, erraztasun horrek produkzio ahalmena handitzen lagunduko dizu.

Azokaren inaugurazio egunean, www.fagorautomation.com web gunean CNC berriari buruzko informazio guztia argitaratuko da: ezaugarriak, katalogoa,… eta CNCaren simulaziorako software berri eta dohaineko bat. Erabiltzaileak edozein kanpoko PCtatik piezaren programazioa modu erra zeta eraginkorrean egiteko erabat osatutako tresna da.

Neurketa sistemetan honakoak aurkeztuko dira:

  • Enkoderren generazio berria bi aldetatik atera daitekeen buruarekin.
  • Protokoloen eta PSED seinaleen ebaluaziorako gailu berria.
  • Protokolo digitalak, sistema gehienetara konektatzea ahalbidetzen dute, baita DRIVE-CLiQ ere.
  • Enkoder lineal absolutua SA/GA 10 nanometrotako bereizmena duena

Bisita gaitzazu TIMTOS azokan:

TWTC / Taipei World Trade Center Exhibition Hall 1, 1F, No.B0326.
TWTC / Taipei World Trade Center Nangang Conference Room No. 434 & 435.