Fagor Automationek Lyongo Industrie azokan, apirilaren 16 eta 19 bitartean, bere produktu gama guztia aurkeztu du CNC sistemetan eta enkoder lineal eta angeluarretan. Berritasun nagusia CNC8060ren aurkezpena da, Fagor Automationek CNCentzat duen kontzeptu berria da eta erabiltzaileentzat pentsatuta dago.
CNC8060 berritzaile eta potentzia handiko hau Fagor Automationen standa bisitatu duten fabrikatzaile, banatzaile, erabiltzaile eta retrofiterrek era positiboan baloratu dute.
CNC gama osoaz aparte, neurketa sistemetan eginiko aurrerapen teknologikoetan ere zentratu da enkoderren belaunaldi berria aurkeztuz bi aldetatik atera daitekeen buruarekin; PSED protokolo eta seinaleen ebaluaziorako gailu berria; protokolo digitalak sistema gehienetara konektagarritasuna ahalbidetzen dute, DRIVE-CLiQ barne, besteak beste; SA/GA enkoder lineal absolutua 10 nanometroko bereizmenarekin.
Fagor Automationeko Frantzia eta Espainiako lankideek eta AEMTEK eta DMI/MPI teknikari bazkideek eskainitako diseinuaren kalitatea eta laguntza standera hurbildu diren bisitariek asko eskertu dute.