AEMTEK, espezialista da makina – erremintaren birmoldaketan Rodano-Alpeak eskualdean

henry-salamone-AEMETEK“Fagor Automationekin hasitako elkarlanarekin gure bezeroen behar eta espektatibetara egokitzen ditugu birmoldaketa soluzioak”

Henry Salamone, AEMTEK-eko gerentea, (Rodano-Alpeak Frantzia)

Historiala

1996. urtetik zenbakizko kontrolen munduari lotuta dago. Herni Salamone, bere zehaztasunagatik, lanari eskainitako arretagatik eta elektroteknika gaietan dituen ezagutzegatik nabarmendu da. Modu honetan, Europan ehun bat zenbakizko kontroldun sistema konpondu, muntatu eta egokitzeko gai izan da.

Arrakasta horretatik AEMTEK jaio zen 2009ko urrian

AEMTEKek, makina – erremintarako peritaje teknikorako zerbitzua eskaintzen du, bazkide gisa modu denetara konprometitzen den enpresa da, bere ezagutza eta bere esperientziaren ekarpena eginez elkarlan paregabe bat lortzen da.AEMTEK hainbat markarekin bazkidetuta dago. Marka horien artean leku nabarmena du FAGOR AUTOMATIONek eta AEMTEKek neurketa sistemen banaketa zerbitzua eta zenbakizko kontrolentzat CTAF (Fagorreko zentro tekniko homologatua) eskaintzen du.

Gaur egun, AEMTEK espezializazio altuko enpresa da, egokitzen jakin du eta neurketa sistemen marka guztiekin lana egiten du, bereziki FAGOR, HEIDENHAIN, ACURITE, NEWALL, ELESTA, METROLOGIE, SONY, MITUTOYO eta ANILAM. Honela, makina-erremintaren birmoldaketan sendotu egin da.

FAGOR AUTOMATIONekin duen elkarlanaren testuinguruan, AEMTEKek bisualiazazio sistemetan eta zenbakizko kontrolen sistemetan soluziorik onenak eskaintzen ditu kalitate-prezioari dagokionez.

Emaitzak

2013an, AEMTEKek bost birmoldaketa garrantzitsu egin zituen FAGORen produktuekin. Horietatik hiru CNC 8055 nekaezinarekin eta bi CNC 8065 indartsuarekin. Azken honek, CNC 8065M bertsioarekin, MIKRON abiadura altuko fresatzeko makina baten birmoldaketa egitea lortu zuen, fresatzeko makina horrek, HEIDENHAIN zenbakizko kontrola zeraman eta Lemoine sistema bati lotua zegoen.

CNC 8065Tk, bi kanal erabilita, SEDIN tornu makina bat (2×2 ardatzak + buru bat) berreskuratzea lortu du eta erabiltzaileak azkartasun handia lortzen du programatzerakoan (elkarrizketa bidezkoa bi kanaletan) eta exekutatzerakoan.

Henri Salamone (AEMTEKeko gerentea): “2014 hazkunde aurreikuspen bikainekin hasi da AEMTEKentzat. FAGOR AUTOMATIONekin hasitako elkarlanarekin gure bezeroen behar eta espektatibetara egokitzen ditugu birmoldaketa soluzioak, diren jatorrikoak izanda ere, teknikoak zein ekonomikoak, erantzuna ematen zaie.”

Eric Galland (FAGOR Frantziako zuzendaria): “AEMTEKekin daukagun elkarlana guretzat jauzi ohol edo tranpolin ezin hobea da gure jarduerak garatzeko Rodano-Alpeak eskualdean. Gure produktu eta zerbitzu lehiakorrekin, esperientziarekin eta AEMTEKen ezagutza teknikoekin gure bezeroei erabateko asebetetzea eskaintzen diegu eta horrekin eraikitzen dugu gure etorkizuna.”