Joseph Kim, Koreako Manager berria

Fagor Automationeko delegazioak Korearako Manager berria izendatu du, Joseph Kim. Neurketen sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta Fagor Automationen izango duen egitekoa merkatu korearra hedatzea da, batez ere, enpresaren sektore nagusietan: zenbakizko kontrol sistemak, kaptazioa eta bistaratzaileak.

Kimek 46 urte ditu eta bere ibilbide profesionala beti egon da makina erreminta sektoreari lotuta. Ardura handiko postuetan jardun du Salmenta eta marketin arloko postuetan Agie Charmilles, EDM, Kistler eta LG Machinery Co. bezalako enpresetan.

Bere ibilbide profesionala 1985ean hasi zuen LG Machinery enpresa multinazionalean, injekzio bidezko moldekatze saileko salmenta arduradun postuan. Neurketa sistemen sektorean jarraitu zuen eta Kistler enpresa suitzarraren delegazio korearrean Salmenta arduradun postuan jardun zuen.

LG multinazionalean hainbat urte igaro ondoren, Joseph Kimek bere ibilbidea Agie Charmilles enpresa suitzarrean jarraitu zuen. Enpresa mundu mailako liderra da doitasunezko piezen moldekatze eta ekoizte zerbitzuetan. Koreako delegazioan Salmenta Zuzendari lanetan jardun zuen elektra higadura makinetan Salmenta eta Marketin arloaz arduratuz. Berriki Fagor Automationen Koreako delegazioko Manager berri izendatu dute.