News

Fagor Automation AMB eta BIMU-n

Fagor Automationek bere automatizazio irtenbideak aurkeztuko ditu AMB eta BIMU azoketan
Kontrol eta neurketa sistemen azken aurrerapenak aurkeztuko ditu enpresak, jauzi kualitatibo bat eginez prestazio altuko makinei irtenbide integral bat emateko erabilitako teknologian. BISITATU GAITZAZU!

AMB (Stuttgart – Alemania, 28.09.2010 – 02.10.2010) Pab. 4 – Stand 4D 34

BIMU (Milan – Italia, 2010.10.05 – 2010.10.09) Pab. 11 – Stand G21

FAGOR AUTOMATIONEK kit soluzioak eskaintzen ditu retrofitting-erako

Mag Americas enpresak fabrikatzailearen jatorrizko piezak eta zerbitzuak hornitzen ditu makina-erremintaren sektoreko 50 marka baino gehiagorentzat. Mundu mailako babesarekin eta kualifikazio altuko teknikariekin, MAG zure retrofit-arentzat aukera paregabea da. Fadal Mekanizazio Zentro Bertikalerako Fagor 8065 kontrola duen retrofitting soluzioak zure makinak hurrengo hamarkadaren zati handi batean ere funtzionatzea ahalbidetuko du.

Makina konplexuentzat irtenbide integrala: dimentsio handiak eta prestazio altuak

Bere 30 urtetako bizitzan, Fagor Automationek era guztietako makinei eman dio irtenbidea, eragiketetarako eta produziorako malgutasun gehien bilatzen duten makina sipleenetik hasi eta makina konplexuenetaraino, non eskakizun teknikoak eta produktiboak oso altuak diren.

2010.urtean burutzen ari diren azoketan, Fagor Automationek kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten ari da, erabilitako teknologian jauzi kualitatibo bat erakusten ari da prestazio altuko makinei irtenbide integrala emango diena.

Berorren errege gorentasun Asturiazko Printzearen bisita Fagor Automationeko stand-ean

Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoaren 26. Edizioan Berorren Errege Gorentasun Asturiazko printzeak Fagor Automationeko standa bisitatu zuen.

2010eko BIEMH azokaren inaugurazio ekitaldiaren barruan, Felipe printzeari harrera egin zioten Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Patxi Lopezek eta Eusko Legebiltzarrreko Lehendakariak, Arantxa Quirogak, beste agintari batzuen artean.