News

TIMTOS 2017 azokan itxaroten zaituztegu gure garapen berriak erakusteko

Datorren hilabete hasiera Timtos azokaren 26. edizioak markatuta dator (Taipei Int’l Machine Tool Show) Taipein (Taiwan) egingo da, martxoaren 7tik 12ra..

TIMTOS metalak prozesatzeko ekipamenduei dagokionenean bigarren azoka handiena da Asian eta lehena Taiwanen. Ekitaldi honetan parte-hartzaile kopuruan errekorra gaindituko da, 31 herrialdetako 1.103 erakustokirekin, 5.434 stand-ekin eta 90 herrialdetatik espero diren 47.500 bisitarirekin. Hogei eta seigarren azoka honetako marka nagusiak izango dira hainbat prestazioren aurkezpenak, industria 4.0-rantz fokatze berri bat eta fabrikazio adimendua.

Eusko Jaurlaritzak Fagor Automationek Beijingen dituen instalazioak bisitatu ditu

Pasa den urtarrilaren 16an, Eusko Jaurlaritzako delegazio batek, Txinan zeregin komertzial eta instituzional bat gauzatu zuen, eta bertan, herrialde asiarrean dauden euskal enpresak elkartu ziren, horien artean Fagor Automation.

Bisitak iraun zituen bost egunetan zehar, delegazioak, topaketak egin zituen, Jiangsu eskualdeko tokiko gobernuarekin eta eremu horretako merkataritza ganbararekin (Txinako handiena 170.000 enpresa baino gehiagorekin).

Fagor Automation ECOGRAB proiektuko kidea

Fagor Automation ECOGRAB europar proiektuan kolaboratzen ari da (Femtosegundu-laserrezko kodetzaileetan aplikatzeko diren difrakzio/polarizazio sareak grabatzeko sistema industriala) Industria 4.0 produkzio teknika garbi eta eraginkorrenetara egokitzeko.

IMTS eta AMB azoken balorazio positiboa

Fagor Automation– ek irailean ospatu diren bi azoka hauen balorazio baikorra egin du.

Alde batetik, Chicagoko IMTS bisitari kopuru handiarekin egin zen, 2012ko edizioan baino jende gehiago bertaratu zen.

Balorazioa oso positiboa egin daiteke, izan ere, FAGOR CNC eta kaptatzaile linealen presentzia handia izan zen, Estatu Batuetako makinetan zein inportatutakoetan.

CNC FAGOR ikastaroak 100% diruz lagunduta

Aprobetxatu HOBETUZek 100%-ean diruz lagundutako ikastaroak zure CNC FAGOR makinen gaitasun gorena lortu ahal izateko.

Ikastaro hauek Euskal Autonomia Erkidegoan aktiboan dauden langileei zuzenduta daude (langabezian dauden pertsonek plazen %40 hartu ahal izango dute).

IMTS eta AMB azoketan itxarongo zaituztegu

Irailean, Fagor Automation, bere azoken jardueraren barruan, 2 ekitaldi garrantzitsutan egongo da; alde batetik, Chicagon ospatuko den IMTS -en ikusgai egongo da (Estatu Batuak) urriaren 12tik 17ra eta, bestetik, Stuttgarteko (Alemania) AMB azokan 13tik 17ra bitartean.