Stanfordeko Unibertsitatearen azeleragailu linealaren zentroa, “National Accelerator Laboratory SLAC” izenaz ezagutzen duguna, astrofisika, zientzia fotovoltaiko, molekulen azeleragailu eta partikula fisikoen ikerketaren alorrean era askotako ikerketak egiten dituen zentro bat da. Zentroa Estatu Batuetako gobernuaren Energia sailaren menpe dago, eta bertan dago, gaur egun, 3 km-ko diametroa duen eraztun formako azeleragailua, munduan dauden azeleragailu handienetako bat.
Laborategi horren barruan SSRLa dugu (Stanford Synchrotron Radiation Ligthsource), zeinak gaur egun Fagor Automationek fabrikatutako 20 enkoder lineal absolutu dituen guztira.
Laborategi hau sincrotron erradiazioaren hornitzailea da. Hau da, eraztun batetik zehar eta gutxi gorabehera argiaren abiaduran zirkulatzen duten elektroiek sortutako X Izpien hornitzailea da.
X Izpien sorta hau aparteko propietateak dituzten materialen molekulek eta atomoek nola jarduten duten ikertzeko erabili ohi da.
Ikerketa horiek oso garrantzitsuak dira gure gizarterako; izan ere, gaur egun teknologia berriak ingurumenean, etorkizuneko teknologietan, osasunean edo heziketan eragina izan dezaketen material berriak sortzean oinarritzen dira.
Programatu daitekeen bereizmen baten errepikakortasuna eta malgutasuna ikaragarri garrantzitsuak dira X Izpien Kristalografiarako.
X izpien kristalografia kristal bateko atomoen antolaketa zehazteko metodo bat da. Metodo horren bitartez, X izpien sorta batek kristal baten kontra jotzen du eta, ondoren, izpien difrakzioa gertatzen da norabide jakin askotara. Difraktatutako izpi horien angelu eta intentsitateetatik abiatuta, kristalografo batekin kristal barruko elektroien dentsitatearen hiru dimentsioko irudia lor dezakegu. Dentsitate elektroniko hau oinarri hartuta, atomo barruan kristalek duten batez besteko posizioak zehaztu daitezke, bai eta atomoen arteko lotura kimikoak, atomoen desordena, etab. ere.
X Izpien Kristalografiaren bidez, zentro honetako zientzialariek proteina biologikoetan dauden molekulen egitura atera dezakete. Hain zuzen ere, Roger David Konberg doktoreak metodo hori erabilita lortu zuen 2006an Kimikako Nobel Saria, metodoa ADNren informazio genetikoa kopiatzeko prozesua ikertzeko erabili zuen eta.
Laborategi honetan Fagor Automationek fabrikatzen dituen bereizmen handiko neurketa sistema hauek dituzten 5 sistema eragile erabiltzen dira guztira, eta halako gehiago eraikitzea aurreikusten dute.
Sistema eragile hauek eginkizun desberdinak dituzten 10 ardatz dauzkate. Kolimadorea izenekoa kontrolatzen duten ardatzek horizontalean mugitu behar dute kristalaren difrakzioa ahalik eta kalitate handienekoa izan dadin. Mugimendu honen abiadurak eta doitasunak garrantzi itzela dute SLACeko ikertzaileentzat.
Neutroi, X izpi eta gamma optikoko izpietan, kolimadorea da izpi korronteak iragazi eta bakarrik norabide jakin batean paraleloan bidaiatzen direnei pasatzen uzten dien aparatua.
Kolimadoreak neutroi, X izpi, izpi optiko eta gamma izpietan erabili ohi dira, oraindik ez baita posible hain uhin luzera motzak dituzten erradiazioak irudi batean ematea leiar baten bidez, erradiazio elektromagnetikoan edo izpi optikoen uhin luzeretan ohikoa den bezala. Zentral nuklearretan erradiazioak detektatzeko gailuekin ere erabiltzen dira kolimadoreak, erradioaktibitatearen iturriak zaintzeko.
Kappa Goniostat izeneko aparatua kontrolatzeko, beste 2 ardatz gehiago daude. Aparatu hori mikrodifraktometro bat da, zeinetan kristala muntatzen baita X izpiak detektatzeko.
Ganiostatak posizio askotan zentratuko den ereduaren posizionamendu zehatza kalkulatzeko diseinatuta daude.
Berriro ere Fagor Automationen erregelek eskaintzen duten errepikakortasuna eta malgutasuna oso garrantzitsuak dira aitzindaria den eta munduko 3.000 zientzialari baino gehiago bisitan izaten dituen ikerketa zentro honetan egiten diren ikerketetarako.