Robotekek ziurtatu du bere lekua First Tech Challengen (FTC) munduko finalean

Robotek taldea, Mondragon Unibertsitateko Fabrikazio Mekanikoko Diseinu eta Sistema Elektronikoko eta Automatizatuko 9 ikaslek osatzen dute eta Siberiako talde batekin aliantzan, First Tech Chanllenge (FTC) final europarrera iritsi dira.

Lehiaketa hau martxoaren 17an ospatu zen Tarragonan European Robotics Festivalean eta Europan ospatu den lehen edizioa izan da. Garaipen honi esker, datorren apirilean Saint Louisen (Missouri, EEUU) ospatuko den munduko finalean egon ahal izango dira.

First Tech Challenge

Hau kontzeptu zientifiko-teknologikoen ikasteko modu berri bat da. Sormena, originaltasuna eta taldean lana egitea baloratzen dira, ekintzailetasun pertsonala eta adiskidetasuna bultzatuz.

Europan lehen aldiz estreinatu bada ere, Estatu Batuetako partaidetza 2.300 taldetakoa da 2005 urtetik eta Boeing, NASA, Motorola, Chrysler edo FedEx bezalako enpresa multinazionalak babesletako batzuk dira.

 

 

 

 

 

 

MU izan da Euskal Herriko zentro bakarra parte-hartzen

Helburuak Europako berdina jarraitzen du izaten: “Zaletasun zientifiko eta teknologikoak modu dibertigarri, erakargarri eta suspergarrian bultzatzea”. Mondragon Uninbertsitateko taldeak, ROBOTEKek, beldar gurpilen gainean mugitzen den aluminio eta plastikozko profilak dituen prototipo bat aurkeztu zuen. Prototipoa egiteko erabili ziren piezak Fagor Automationeko CNCak erabilita mekanizatu zituzten ikasleek. Edizio honetako helburua, lehiaketa-eremuaren erdialdean kokatutako kako batean ahalik eta uztai gehien sartzea izan da. Ez zen robot hoberik egon. Lehiaketan parte hartzen zuten Estatuko erregio ezberdinetatik eta Holanda, Errusia edo Estatu Batuako taldeak nabarmentzen ziren 17 parte-hartzaileetatik, talde euskaldunaren marka inork ezin izan zuen hobetu.

Fagor Automation, Mondragon Assembly, IK4 eta Danobat Group beste batzuen artean, izan dira proiketo handi honen babesleak. Erakunde bakoitzeko ordezkari bakoitzari beraien laguntza errekonozitzeko domina bat eman zitzaien.