ROBOTEK taldea, 7.a First Tech Challenge Lehiaketa Europarrean

Urtero bezala, apirilaren 1,2 eta 3an First Tech Challengeren Lehiaketa Europarra egin zen Eindhovenen (Herbehereetan). Diseinu mekanikoko eta robotikako lehiaketa horretan Europa osoko 44 robot aurkeztu ziren, 22 kideko 2 taldetan banatuta, eta ROBOTEK taldea bere multzoko 7. postuan geratu zen.

Mondragon Unibertsitateko 7 ikaslek osatuta dago, eta Fagor Automation, Mondragón Assembly eta Danobat Group dira, besteak beste, proiektu handi hau babesten duten enpresak.

Robotek
Irudian, martxoaren 14an Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egin zen aurkezpen ofiziala

Aurkeztu zuten prototipo aluminiozko eta plastikozko profilez eginda zegoen eta 4 gurpiletan trakzioa izanik mugitzen da, eta hura egiteko erabili diren pieza guztiak ikasleek beraiek mekanizatu dituzte Fagor Automationen CNCekin.

Robotak 3 sistema mekaniko nagusi ditu: Batetik, txasisa, non pistan zehar mugitzeko trakzio sistema kokatzen den; bigarrenik, pilotak eta kuboak lurretik jaso eta jaurtitzeko sistema; eta hirugarrenik, robota lurretik altxatzeko kako sistema, bai eta lehiaketaren betekizunak betetzeko beste azpisistema txikiagoak ere. Horri guztiari gehitu behar zaio motorren zati elektronikoa (zuzenekoa eta serbomotorrak), erregulagailuak, bateria, Android mugikorren bitartezko WIFI kontrola… eta robotaren Java programazioa.

ROBOTEK taldea
ROBOTEK taldea elkarrekin lanean First Tech Challengen, euren robota prest jartzen.

Lehiaketa hau kontzeptu zientifiko eta teknologikoak ikasteko beste modu bat da, non sormena, originaltasuna eta taldeko lanaren moduko faktoreak baloratu eta bakoitzaren ekimena eta laguntasuna bultzatzen diren. “Denek beraiek nahita ari dira horretan, eta, curriculumetik aparteko jarduera bada ere, orain egiten ari direnetik asko klaseetan estalita dago; beraz, klaseen osagarria da”, hala dio Mikel Garciak, ingeniaritzako irakasleak.

Edizio honen helburua bi alditan oinarritzen zen: Lehena, 30 segundokoa, non robota era autonomoan sirena baten botoiari sakatu behar zion eta plastikozko pieza batzuk saskiratu. Ondorengo minutu eta erdian, joystick bat erabiliz robotek ahalik eta pilota eta kubo gehien jaso eta saskiratu behar zuten, bai eta barra batetik zintzilikatu ere. Partida bakoitzaren amaieran, joko bakoitzean egindako puntuak zenbatzen ziren.

Fagor Automationen aldetik, Zorionak denoi!