CNC 8060elite GL

Edozein makinatara molda daitekeen soluzio guztiz pertsonalizagarria; makina horien artean: artezteko makinak; zerrak; tolesteko makinak; granailatzeko makinak; leuntzeko makinak; zizelkagailuak; xaflak profilatzeko makinak; zura, marmola, harria eta beira lantzeko makinak; elikagaien, ikuskizunen, medikuntzaren eta abarren industriarako makinak…

10 ardatzeraino + buruak eta exekuzio kanal 1 gobernatzeko aukera ematen du, aplikazio sinpleetarako.

CNC 8060elite GL

Erabateko malgutasuna

  • Armairu soluzioak (modularrak) edo integratuak, errazago instalatzeko.
  • Norberaren eta hirugarrenen eragingailuak eta motorrak konbinatzeko aukera.

Guztiz pertsonalizagarria den HMIa

  • Fabrikatzailearen logoa eta berezko zikloak integratzeko aukera.

EtherCAT konektibitatea eta E/S analogikoak

  • Hirugarrenen orotariko gailuak erraz integratzen dira, hala nola monitore interaktiboak, kamerak, etab.

Prestazio aurreratuak

  • HSSA II (High Speed Surface Accuracy), abiadura handian akabera bikainak lortzeko.
  • Bereizmen nanometrikoa.
  • DXF fitxategiak programatzeko eta inportatzeko aukera ugari.
  • PWM kontrola, RTCP, sinkronismoak eta espekak, etab.