Orokorra

Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon

Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.

Fagor Automation, OPC Fundazioko kide berria

Fagor Automationek, OPC Foundation” erakundeko kide berria den heinean, bermatzen du bere produktuek interoperabilitate, fidagarritasun eta etekinari dagokienez OPC Fundazioak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela. Horrek esan nahi du erabiltzaileek sistema integratzeak dakarzkion kostuak txikitu ditzaketela, OPCk egiaztatutako produktuak erabiliz.

CIMT 2019: Industria digital berriari begira

CIMT makina-erreminten sektorean erreferentea den azoka da, bai Txinan, bai munduaren gainerakoan. Aurten, azokako asistentzia oso handia izan da. Azokara joan den pertsona kopurua beste urte batzuetan baino handiagoa izan da.

Fagor Automation berriro ere MECSPE azokan

TIMTOS azokan (Taipei) eta INDUSTRIE LYON azokan (Lyon) egon ondoren, Fagor Automationek munduan zabaltzen jarraitzen du, eta oraingoan Parman egongo da (Italia), MECSPE azokan bere nobedadeak aurkezteko.

Enkoder lineal absolutuen 3 Seriea

Enkoder lineal absolutuen 3 serie berria kaleratu du Fagor Automationek. Ikuspuntu mekanikotik, S3 seriearen buru irakurleak duen tamaina txikia nabarmentzen da berehala, horri esker leku txikiagoetan instalatu ahal izango baita.

Fabrikazio gehigarria, fabrikazioa teknologia berritzaileak

Industria Gehigarria laugarren iraultza industrialaren zatia da dagoeneko. Lehengaien prezioaren etengabeko igoerak eta gero eta egitura konplexuagoak egiteko premiak piezak modu “kengarrian” edo fresaketa bidez lortzeko aukerak bilatzera eraman dute.

Fagor Automation, apustu garbia iraultza industrialaren alde

Teknologia berrien alde apustu egiten duten enpresa guztiak zorioneko daude 2019. urte honetan. Kutxabankek, Adegik, Seak eta Cebekek 4.0 industriako inbertsioak lehenetsiko dituzte “Makina Berria” ekimenaren seigarren edizioan.