2020. urtean ekin zitzaion Fagor Taldeko Berdintasun Batzordea eratzeko gaiari, eta denbora luzez egindako lanketa ezberdinez identifikatutako beharrekin eta informazioarekin batzordea eratu berri da.
MARTXOAK 8 Fagor Automation-en
Aurten Martxoak 8 berezia izan da guretzat. Batzordea eratu zenetik, lehenengo aldiz barne dinamika polit bat sortu dugu eta hori zuen guztion parte hartze zabalagatik izan da posible. Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue denon artean sortu zenuten giro onagatik eta piztu zen konplizitate horregatik.
Bartzordea-ren agurra
2017ko Ekainean eratu zen lehenengo aldiz Fagor Automationeko Berdintasun Batzordea (BerBa). Honek, kooperatiba osoa ordezkatzen du eta baita arlo honetarako funtsezkoak diren hainbat sail ere.
Boletin honen helburua besteak beste, berdintasunaren inguruan egiten ari garen lana zuekin konpartitzea da, eta horrekin batera kooperatiba barruan gaiaren inguruko hausnarketa sustatzea.
FAGOR AUTOMATION-en FMC kalkulagailuak mekanizazioaren aitzinamendua eta abiaduren kalkulua optimizatzen eta arintzen ditu
Ezagutzen duzu Fagor Automation-en FMC kalkulagailua? Mekanizaziorako erreminten ebaketa datuak CAM sistema batetik, erreminta hornitzaile batetik edo langilearen esperientziaren arabera lor daitezke. Zer egin daiteke aukera horietako bat ere ez dagoenean? Fagor Automation-ek irtenbidea eskaintzen dizu.