Fagor Automation Taiwan Co. Ltd.-entzat plazer handi bat da TIMTOSeko edizio berri honetan egotea erakustazokak nazioarte mailan ospe handia duelako eta gure lanaren emaitzak etxean bertan aurkeztea gustukoa dugulako.
Fagor Automationek katalogo berriak aurkeztu ditu
Fagor Automationek CNC zenbakizko kontrolen eta neurketa-sistemen katalogo berriak aurkeztu ditu gametan berritasun garrantzitsuekin.
Katalogo bakoitzean, giltzarria izan da Fagor Automationek sortutako teknologia eta diseinu aurreratuenak erabiltzea produktuetan prestazio eta abantaila berriak txertatzeko.
Bisita eta kontaktu ugari Indiako IMTEX azokan
Urtarrilaren 20tik 26ra Indiako Bangalore hirian 2 urtero ospatzen den IMTEX (Indiako makina erremintako feria) ospatu berri da. 89 makina fabrikatzaile eta 200 makina ikusgai egon ziren 15. edizio honetan.
Fagor Automation han izan da kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten. Produktu azpimarragarrienen artean, honakoak aurkeztu ditu Fagorrek:
Ebakitze eta zulaketetarako soluzio berriak
Fagor Automation, bere merkatu berrien zabalkunderako bidean Danobatekin elkarlanean ari da plasma bidezko ebakitze sistema berritzaile bat garatuz, 3D erakoa, “RPD T” modeloan. Sistema hau, eraikuntza metalikoan erabiltzen diren ebakitze materialez gain, hodi biribilak eta karratuak ebakitzeko gai da eta eraikuntzan material horien eskaera hazkundeari erantzun bat ematera dator.
Asferak, Kreischer Optics-ek erraz azalduta
Kreischer Optics munduko lider bihurtu da doitasunezko optikaren alorrean azken 60 urtetan, teknologia alorrean ari diren erakunde lider askok, esaterako AEBko Armadak, Northrop Grummanek eta mundu osoko ADNko instalazioek, Kreischer Optics-ek eskaintzen duen doitasun optiko horren premia izan dute eta…
Finalistak Buber Sarietan
FAGOR AUTOMATIONen www.automatiointheworld.com bloga finalista izan da Buber Sarien 8. edizioaren “blog korporatibo onenaren” kategorian.
8 kategorietako web irabazleak zeintzuk diren sari banaketarako galan emango dira jakitera, Vitoria – Gasteizeko Kongresu eta Erakusketa Jauregian, abenduaren 2an, 19:30etan.