Orokorra

feria Machine Tool Indonesia 2012

Fagor Automation Machine Tool Indonesia 2012 azokan

Fagor Automationek automatizazio sektorerako CNC sistemen eta kodetzaile lineal eta angeluarren gama osoa aurkeztu du Jakartan, abenduaren 5etik 8ra bitartean egin den Machine Tool Indonesia 2012 azokan.

Kalitatearen transmisioa neurrira emanez

GUIBEk, transmisio industrialeko alorrean 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioartekotzean eta berrikuntzan segurtasunez apustua egin du. Zizelkatze dibisioa izan da enpresak azken urteetan eman duen jauzi kuantitatiboaren arduraduna: hiru bandatara eginiko elkarlanak, GUIBE bera, Fagor Automation eta

25 azoka baino gehiago ospatu dira mundu osoan zehar

Fagor Automationek 2012 urterako aurreikusitako azokak ondorengo hauekin amaituko ditu SPS/IPC/DRIVES (Nuremberg, 2012/11/27-29) eta EMAF (Oporto, 2012/11/21-24), azokak Alemania eta Portugalen ospatuko dira hurrenez hurren.

aumentar el rendimiento y las prestaciones en corte por láser

Elkarlan estua laser bidezko mozketaren errendimendua eta prestazioak handitzeko

Fagor Automation Unity Primarekin elkarlanean ari da aspalditik. Unity prima laser bidezko mozketak egiten dituen makina fabrikatzaile nagusienetakoa da Txinan. Bi enpresak makinen optimizazioa handitzeko ari dira elkarlanean. Kontribuzio honegatik enpresa gipuzkoarraren zenbakizko kontrolak laserraren merkatu txinatarrean erreferente nagusi bezala posizionatu dira.

feria JIMTOF de Japón

Arrakasta handia Japoneko JIMTOF azokan

Fagor Automationek automatizazio sektorerako kodetzaile lineal eta angeluarren gama osoa aurkeztu du Jimtof 2012 azokan azaroaren 1etik 6ra bitartean. Jimtof azoka makina erremintako mundu mailako azoka garrantzitsuenetakoa da 130.000 bisitarirekin, horietatik %7 atzerritarrak.

Iñaki Sánchez

Iñaki Sanchez, CNC negozioko zuzendari berria

Anton Sagastak Fagor Automationen 31 urtez lanean jardun ondoren erretiroa hartu du. Iñaki Sanchezek azaroaren 2an Fagor Automationeko CNC negozioko zuzendari postua bereagain hartu du.