Orokorra

Atzera kontaketa hasi da TIMTOS azokan

Hasi da atzera kontaketa! Fagor Automationek CNC ahaltsu eta berritzaile baten mundu mailako lantzamendua egingo du TMTOS azokan. Gainera, neurketa sistemetan azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu.

DMS Fagor Automation

DMS liderra da 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinuan

DMS, Diversified Machine Systems enpresak, duela gutxi Fagor Automationen instalazioak bisitatu ditu. Patrick Bollar jauna, CEO, DMSeko zuzendari exekutiboa eta Ed Hilligrass jauna, DMSeko lehendakariordea urtarrilaren 18an egon ziren Fagor Automationeko Arrasateko lantegian. Bertan Fagor Automationeko arduradun komertzialak Rafa Aranzabal , Oscar Fernandez eta Pedro Ruiz de Aguirre arduratu ziren bisita hartzeaz.

Gurutzpe

Gurutzpek petrolio sektorerako soluzioa eskaintzen du

Gurutzpe, makina erreminta sektorean 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa, gaur egun ahalmen handiko CNC tornu horizontalen ekoizle nagusienetako da. Bere tornuak sektore askotarako ekoizten dira, ontzigintza, trenbideak, aeronautika eta energia sorkuntza, siderurgia, nekazaritza, petrolio industria.

Cumbre de la Industria Aeroespacial China

Fagor Automation Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurrean

Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurra Harbinen ospatu zen, Heilongjiang probintzian, 2013ko urtarrilaren 9 eta 10ean. Gailur aeroespazial hau, Txinako hainbat lekutan ospatu da azken lau urte hauetan. Sektorean espezializatutako 734 enpresa baino gehiago bertaratu dira gailurrera konferentzia, erakusketa eta teknologia lehiaketetan parte-hartuz.