Fagor Automationen bezeroentzat oharra
Diversified Machine Systems, 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra da Estatu Batuetan. Colorado Springsen kokatuta dago, Coloradon eta CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua harrotasunez aurkeztu du. CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua Fagor Automation bazkide kolaboratzaileak garatu du – DMSren bezeroentzat balio erantsidun onura bat da.
Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak.
SIDE UP enpresak, egoitza Frantziaren hegoaldean du eta ikuskizunen eszenikoen arlorako ekipoak eta sistemak diseinatzen espezializatuta dago. Peter Panen ikuskizun berrienaren animazio ikusgarrienak egitearen arduraduna izan da. Music Hallen produkzio bat da, Music Hallek Los Miserables, Romeo eta Julieta, Drakula eta Amadeusen egokitzapenak egin ditu besteak beste.
Fagor Aotek 7. programa markoaren 314548 zenbakidun “Fidagarritasuna potentzia kontsumoan, optimizazioan eta mantenuan oinarrituta” proiektu Europarrean ari da parte hartzen.
Herrialde ezberdinetako hainbat enpresa ari dira lanean makinen osagaiak motorizatzearekin erlazionatuta dagoen proiektu honetan.
Goratu, Elgoibarren kokatuta dagoen makina erreminta fabrikatzailea da. Makina geroz eta pertsonalizatuagoak eta tamaina handiagokoak egiteko prozesuan, Espainiako artezteko makina lau luzeenaren retrofita amaitu du.
Retrofita zaharkituta edo denboran zehar kaltetuta geratu den makina bat berreskuratzean datza, berarengandik ahalik eta eraginkortasun gehien lortu ahal izateko. Retrofit bat ekonomikoki bideragarria izan dadin ezinbestekoa da makinaren atal gehienak berrerabiltzea.