Fagor Automationen gure lanaren kalitatea hasi eta bukatu bitartean ahalik eta gehien zaintzen saiatzen gara beti, eremu guztietan, ez soilik produktiboan. Baita identitate korporatiboari eta komunikazioari dagokionean ere.
Fagor Automationek aipamen berezia jaso du Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalean
Fagor Automationek aipamen berezia jaso zuen bere CNC 8060 berriagatik, Makina-erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalaren hamaikagarren edizioan, zehazki osagarri, osagai eta erreminten modalitatean.
Sari hau AFMk antolatzen du (Avdanced Manufacturing Technologies), BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren babesarekin. Epaimahaia EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalan erakundeek osatuta zegoen, eta horiek denek berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasun irizpideak izan dituzte kontuan sariak erabakitzerakoan.
“Fagor Milling Day”: Fagor Automation Italiak fresaketari buruzko ekitaldiak hasi ditu
Fagor Automationek Italian zenbait mintegi antolatu ditu azken urteetan fresaketaren industrian egin dituen azken aurrerapenak makinen erabiltzaileei ezagutzera emateko helburuarekin. Lehen ekitaldia martxoaren amaieran egin zen Brescia probintzian (Italia). Bertan arrakasta handiarekin ospatu zen “Fagor Milling Day”, ehun bat parte-hartzailerekin. Jardunaldia MONDRAGON korporazioaren, Fagor Automationen eta bere banaketa eta zerbitzu sarearen aurkezpen batekin hasi zen.
CAD planoak makinaren diseinua errazteko
CNC makina eta doitasun handiko aplikazioentzat, Fagor Automationek bere web orrian, bere produktuen 3 dimentsiotako solidoak dauzka (“.step” formatuan): gama altuko enkoder linealak eta angeluarrak, zenbakizko kontrolak, motorrak eta erregulatzaileak.
Fagor Automation bere nobedadeak aurkeztuko ditu 28. BIEMHean
Makina-Erramintaren 28. Biurtekoa ospatuko da Bibao Exhibition Centeren ekainaren 2tik 7ra bitartean. Dudarik gabe, beste behin, sektorearentzat topaketarik garrantzitsuenetarikoa izando da fabrikazio prozesuetarako azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izateko. Azken edizioan, Biurtekoak 34.000 bisitaritik gora erakarri zituen eta aurtengoari begira, zenbakiek arrakastatsuagoa izango dela iragartzen dute.
Munduko eguzki teleskopio handienaren piezak fabrikatzeko Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemak erabili dira
Gometegui kalitatezko mekanizatuak egiten enpresa liderra da eta berriki, munduko eguzki teleskopio handienarentzat doitasun handiko piezak egiten parte hartu du. Teleskopio hau Mauin instalatuko da Hawaien, Haleakala behatokian, beraz agerian geratzen da enpresa honek duen maila teknologikoa.