Orokorra

Fagor Automation Jimtof 2014 azokan

Urriaren 30etik azaroaren 4ra bitartean Makina-erremintaren Jimtof azoka egingo da Tokion. Fagor Automation bertan egongo da Captain Industries Inc. bere banatzaile ofizialaren bitartez. Captain Makina-erremintaren sektoreko osagaien enpresa hornitzaileak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta 2012az geroztik Fagor Automationen ordezkaria da eguzki atera berriaren herrialdean.

Jende asko BIMU-ko standean

Bukatu berri da Fiera Milanon (Rho – Milan, Italia) egin den BIMU / SFORTEC azokaren 29. edizioa (Makina-erremintaren, Robotikaren eta Automatizazioaren Bienala), eta Fagor Automationek oso ondo baloratu du ekitaldian izan duen partaidetza, azokan izan duen standa jende askok bisitatu du eta.

Fagor Automationek bere ALDIZKARIA argitaratu du

Fagor Automationek bere ALDIZKARIAren lehen zenbakia plazaratu berri du, bezero guztiekin zuzenean eragiten dieten gaiei buruzko ezagutza eta informazioa partekatzeko asmoz.

Aldizkaria sei hilean behin aterako da, eta lehen zenbakian sektore aeroespaziala landu du eta bost atal nagusi ditu:

FAGOR @ SCIENCE & TECHNOLOGY

Fagor Automationek Donostian irailaren 29tik urriaren 3a bitartean iraun duen Symposium on Fusion Technology (SOFT) erakusketa industrialean hartu du parte. Ekitaldi hau erreferentzia da etorkizuneko energiarako produkzio planten diseinu, eraikuntza eta fusio eta teknologia eragiketen informazioa elkartrukatzeko.

IMTS 2014 azokaren txostena

Fabrikazio teknologiaren nazioarteko azokak IMTS 2014harrera ona izan zuen. Aurrez izena emandakoak 98.000 baino gehiago izan ziren eta azokan zehar beste 16.000 pertsonak eman zuten izena. Irailaren 8tik 13ra bitartean MCCormick Placen, Chicagon, 6 egunetan zehar izena eman zutenak guztira 114.147 izan ziren eta 2.035 erakustegi egon ziren 119.187 metro koadroko erakustokian.

Fagor Automationek eta Feng Chia Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Asian, industriak eta eskolak automatizazioaren know-howa garatzen eta produkzioaren eraginkortasuna hobetzen saiatzen ari dira. Beraz, Feng Chia Unibertsitatea (Taiwan) bezalako eskolak, industria sektore ezberdinetako liderrekin lan egitea aztertzen ari dira. Fagor Automationek munduan zehar tailatzeko makinetan hainbat proiektu arrakastatsutan parte hartu du. Feng Chia Unibertsitatearentzat Fagor Automation lehen aukera