Oraingo honetan, Elgoibarko IMH (Makina Erreminta Institutuko) 1PFMko (Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria) ikasleek oparitu digute beraien lehen ikasturte amaierako proiektuan sortutako xake-jokoa.
Xake-jokoa egiteko, Kondia HM1060 fresatzeko makina erabili dute, Fagorren CNC 8065 kontrolarekin, eta torneaketa lanetarako berriz, Danobat TCN10 tornu makina erabili dute Fagorren CNC 8055-rekin.
IMH-k 2004 – 2005 ikasturtetik ari da erronka eta proiektuen bidezko metodologia honen bidez lanean. Azken proiektu honen helburua, ikasleei honakoa irakastea izan da: serieko fabrikazioa, kostuen kalkulo errealak, estatistikak (makina eta prozesuaren gaitasuna) eta serieko exekuzioaren ikus puntua. Hori baliatuz, CNC-ra eta makina erremintara sarrera natural bat izaten dute.
Mila esker opariagatik.