CNC makinetarako Atzitze sistemak

Harroketa bidezko makina

Enkoder linealak
Fagor Automationek bi neurketa metodo erabiltzen ditu bere enkoder lineal absolutuetan:

  • Kristal graduatua: 3040 mm-ko neurketa tarterainoko enkoder linealetarako.
  • Altzairu graduatua: 3040 mm-tik gorako neurketa tarteko enkoder linealetarako.

 

Enkoder angeluarrak eta birakariak
Fagor Automationek kristal graduatuko neruketa metodoa erabiltzen du enkoder angeluarretan eta birakarietan.

Bi graduazio derberdin dituzte:

  • Graduazio inkrementala: seinale inkrementalak sortzeko erabiltzen da. Seinale digital hutsak erabiltzen dituzten sistemen kasuan, buru irakurlean bertan zenbatzen dira eta, bestela, 1 Vpp-ko irteera analogikoko seinaleak sortzen dituzte.
  • Graduazio absolutua: kode bitar bat da, sekuentzia berezi jakin bat duena eta enkoderraren ibilbide osoan zehar errepikatzea ekiditen duena.

Deformazioa

Errodamendu integratuak dituen enkoder lineal optiko autogidatua.
Nagusiki - baina ez bakarrik- tolesteko makinetarako eta zizailetarako erabiltzen da.

Laser bidezko ebaketa

FAGORen neurketa sistema lineal irekiak normalean desplazamendu abiadura handian doitasun handia eskatzen diten makina eta instalazioetan erabiltzeko diseinatuta daude. Hauek dira sistema horien ohiko aplikazioak.

  • Ekozipen eta neruketa ekipamenduak erdieroalearen industrian.
  • Zirkuituak mihiztatzeko makinetia.
  • Oso doitasun hnadiko makina-erreminta.
  • Neurtzeko eta konparatzeko makinak, neurtzeko mikroskopioak eta doitasuneko beste gailu batzuk.
  • Motor linealak.