Proiektu hau automozioa, bioteknologia, elektronika eta medikuntza bezalako sektore ezberdinetan mikroteknologiak erabiltzeko sortua izan zen.
Doitasun fabrikatzaileen eremuan lana egiten duten esperientzia eta ibilbide handiko 21 partnerren artean egindako lan bat da. Proiektua Espainiako zientzia eta berrikuntza Ministerioak eta Europako erregioen garapenerako funtsak FEDERek finantzatutakoa da.
Mikromakina bat garatu da 50 mikrako diametroa duten zulaketak egiten dituena, hau aurrerapen handia da. Ideia bat egiteko, hile arrunt batek 70 mikratako neurria du.
“Micromanufacturing”-en aurrekontua 11 miloi euro baino gehiagokoa izan da. IDEKO IK4 teknologi zentruak proiektu honekin eta LAUNCH MICRO proiektuarekin batera ondorengo bideoan erakusten diren emaitzak lortu ditu.