Lege Oharra

fagorautomation.com gunearen eta bertan jasotako elementu guztien jabego intelektualaren eskubideak Fagor Automation Kooperatiba Elkartearen titularitatepekoak dira.

Web gune honetan jasotako testuak, arauak eta, oro har, edozein informazio, informaziorako baino ez dira; beraz, datu horiei indarrean dauden eta zuzenak diren ikusteko gomendatzen dugu dagozkien iturri ofizialetan begiratzea.

Fagor Automation Kooperatiba Elkarteak eskubidea dauka web gunea eguneratu, zuzendu, berritu, osatu edo nahi den era aldatzeko aurrez abistu gabe.

Fagor Automation Kooperatiba Elkarteak ez du bermatzen web gunera sartzeko arazorik egongo ez denik, edo bertan jasotzen dena gaizki edo eguneratu gabe egongo ez denik; halere, saiatu egingo da hori gerta ez dadin eta, halakorik gertatuz gero, ahalik eta lasterren zuzenduko ditu akatsak edo eguneratuko ditu datuak.

Web orrirako sarbidea eta bertan agertzen den informazioa erabiltzeko modua hori egiten duenaren erantzukizun soila izango da. Fagor Automation Koop. E.k ez du erantzukizunik izango informaziorako sarbide edo erabilera horretatik eratorritako edozein ondorioren, kalteren edo galeren gainean, bere eskuduntzak zehatz-mehatz erabiliz bete behar dituen xedapen legalak aplikatzetik eratorritako jarduera horietan izan ezik.